Mikel Arana

Mikel Arana

Mikel Arana. Ezker Anitzako lehendakaritzarako hautagaia. (goiena.net)

 

Mikel Arana Etxezarreta (Ordizia, Gipuzkoa, 1973ko urriaren 2a) euskal politikaria da. 2009ko martxoaren 13tik Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaile nagusia izan zen, 2012an koalizioa utzi eta Ezker Anitza sortu zuen arte. Baita ere, IX. legegintzaldian Eusko-Legebiltzarkide izan zen. Javier Madrazok 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean bere karguari uko egin ondoren izendatu zuten militanteen %86ko babesa lortuz. Zuzenbidean lizentziaduna eta Enpresen Administrazioan masterduna da.

Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Zuzenbide Fakultatean Zuzenbide ikasketak egin zituen euskaraz. 1996an, ikasketak amaitzean,Ezker Batua Berdeak alderdiaren militante egin zen.

2009ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan Ezker Batua – Berdeak alderdiko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik, EAEn aurkeztutako zerrenda guztietatik lortu zuten EB-Bko legebiltzarkide bakarra izanaz. 2012an EB utzi eta Ezker Anitza sortu zuen, alderdi horren parlamentari izatera pasaz. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Ezker Anitzak lorturiko emaitza kaskarrak ikusiz, kargua utzi zuen.

Mikel Aranak euskara du ama-hizkuntza, gazteleraz gain, eta ingelesez eta italieraz ere hitz egiten du.


Egoera sozio-ekonomikoaren inguruko galderak

Nola ikusten duzu gaur egungo egoera (ekonomiko eta soziala)?
Hitz bakar batean akaso: kalamitosoa. Nik uste dut gobernuek erabaki bat hartu dutela, dela bankuen interesak hiritarren interesen gainetik jartzea eta krisialdi ekonomikoa erakin ez dugunoi ordainaraztea. Eta zentzu honetan, aurrera daramaten politika guztiak oinarri horretan daude jorratuta eta hortik aurrera pairatzen ditugu ondorio guztiak, batez ere eta kasu honetan gazteak zaretenoi bideratuta batez ere langabeziari dagokionez. Gazteen langabezitasun tasa erabatekoak ezarriz, eta baita ere arlo publikoan batere itxaropenik gabe funtzio publikoan sartu ahal izateko.

Esan duzun bezala langabezia horrek eragin handia du gazteengan, zer irtenbide ikusten diozu?
Ba egoera oso zaila, azkenean batetik, bankuek dirurik ematen ez badiete enpresei mailegu gisa beraien eskaerak finantziatu ahal izateko eta hori Lege Biltzarrean asko ikusi ahal izan dugu. Horrela, enpresa asko ixtera behartuta daude edo bestela Enplegu Erregulazioa Espediente bat martxan jartzea. Egoera horretan arlo pribatuan lanik edukitzea edo behintzat lana aurkitzea oso zaila izaten da,  eta aurkitzen denean erabat prekarioak diren lanak izan ohi dira, betiere oso soldata baxuekin. Hori batetik, eta bestetik, administrazio publikoak ez badu erabakia hartzen enplegu publikoa sustatzeko eta enplegu publikoa indartzeko, arlo publikoa ere itxi egiten zaizue gazteei, hain zuzen ere, ez duzuelako batere aukerarik arlo publikoan sartzeko, ez dagoelako aterik. Beraz egoera egia esan, oso korapilatsua da, eta gainera tamalgarriagoa kontutan izanda zeinen prestakuntza handia duzuen gaur egun gazteek hainbat karrera edo FPko kurtso edo hizkuntza etab. Beti esan digute ,nik neu era oraindik neure burua gaztetzat dudala, beti esan digute ikasten eta prestatzen baginen, hau da, hainbat gauza egin ezkero lan ona izango genuela, hori une honetan ez da gertatzen ari eta are gehiago nahiz eta lana izan askotan krisialdi honek klase berri bat sortzen ari dela, lana izanda ere txiroa den langilearena.

Heziketan edo irakaskuntzan murrizketak egiten ari dira eta hori eragina du gugan, zer uste duzu horri buruz?
Lehenik eta behin, nik uste dut ezinbestekoa dela gazte politikari dagokionez, hezkuntza gazte politika horren erdi-erdian jartzea, horrek ekar dezakeelako etorkizunari begira bide bat edo beste jarraitzea, zentzu horretan geu oso kritikoak gara. Hasteko, Euskal Eskola SIstemarekin non erdiak kontzertatua den eta beste  erdia publikoa. Guk uste dugu eskola edota hezkuntza publikoa kalitateduna izan beharko litzatekeela eta zentzu horretan ulertzen dugu aisialdiari irtenbideak ezin daitezela etorri  arlo sozialean murrizketak egiten, zentzu horretan ez hezkuntza, ez osasuna ezta gizarte eskubidean ere, horrek gaur egun akaso aurrekontuetan zerbait konpon dezakeelako, baina etorkizunari begira, etorkizuna ixtea da.

Baina orduan, onartzen badugu irakaskuntzan, osasungintzan eta antzeko alorrek beharrezkoak direla gizartearen garapenerako, Zergatik uste duzu murrizketak gai horietan ere ari direla  ematen?
Ba hori batzuk bakarrik onartzen dugulako. Beste batzuek une honetan gobernatzen ari direnak Eusko Jaurlaritzan azkeneko hiru urte t’erdietan eta baita Madrilgo gobernuan ere oso helburu zehatza dute dela hain zuzen ere, zerbitzu publiko guzti horiek publizitatea eta zerbitzu publikoak pribatizatzeko bide horretan, lehenik eta behin egiten dena da, publikoak gero eta diru gutxiagoz hornitu, horrela kalitatea jaitsi egiten da eta dirua daukanak pribaturantz jotzen du, hain zuzen ere, publikoan ez delako kalitatezkoa. Horrela egiten zuen da 2 eredu bezala, eta bakoitzaren errentaren arabera berriro ere iraganeko eredura bueltatu gara. Hain zuzen ere, dirudunen seme-alabak ikasteko aukera dute eta dirudunak ez diren seme-alabak ez dute aukerarik ikasteko. Honela, klase egoera horretan kokatzen gara Euskal Herria 100 urtez atzeraka eramanez.

Alderdiaren inguruko galderak

Behin egungo egoera azaldu dugula, zer proposatzen du zure alderdiak hori konpontzeko?
Ba agiten ari denaren justu kontrakoa, lehenik eta behin nik uste dut azaldu behar dela gobernuak behin eta berriro errepikatzen digula bere lehentasuna defizita ordaintzea dela eta azaldu behar da kasu horretan zergatik eratu den defizita eta defizit hori eratu da, hain zuzen ere bankuak erreskatzeko garaian maileguak eskatu direlako eta mailegu horien interesak egin dute defizit hori erabat handitu. Beraz, gure lehentasuna ez da defizita txikitzea, egia da defizita txikitu egin behar dela, baina hori ez da gure lehentasuna. Gure lehentasuna da erabat kontrakoa, hain zuzen ere, lehenik eta behin, Troikarengana joan esatea gaur egun Espainak dauden zorra ezin dela ordaindu, hau da, ordanezina dela. Nik uste dut, hori azpimarratu egin behar dela, ezinezkoa da zor hori ordaintzea. Beraz, barnegoziatu egin beharko da epeak luzatzen eta kita bat eginez eta hortikan aurrera irutzen zaigu krisialditik ateratzeko modu bakarra dela, arlo publikoa indartzea eta sendotzea. 29ko krakean ere gauza bera gertatu zen, Estatu Batuetan, arlo publikoa indartuz gero posible da ekonomia sustatzea, ekonomia indartzea eta ekonomiaren sustatze horrek gero Dakar ere arlo pribatuak indartzea. Horrela, geure proposamena da justu kontrakoa egin, asko durtenei kendu gutxiago dutenei banatzeko.

Zure alderdiak zer politika  eramaten du gazteen arazo eta ikuspegiak ezagutzeko orokorrean?
Lehenik eta behin nik uste dut, badagoela nolabaiteko ohitura txarra alderdi politiko nagusien partetik batez ere gazteak kontutan ez hartzeko. Adinaren poderioz gaztetasuna  pasako zaie eta izango dira pertsona helduak eta horrela kontutan hartzekoak. Guk uste dugu ezinbestekoa dela politikak proposatzeko garaian adin guztiak dituztenen problematikak jorratzea beraiek diotenaren arabera. Zentzu horretan, legealdi honetan zehar ere erabat kritikatua izan dugu gazte arloan izan diren aldaketak bere garaian gazte legea Eusko Lege Biltzarrean aurkeztu zutenean osozko zuzenketa aurkeztu eta Gobernura bueltatu genuen ulertzen dugulako gazteriak behar duela batez ere, antolatzeko gaitasuna bai sistemaren barruan eta baita sistematik kanpo ere bai autogestio eta horrelako egituratan. Beraz, ezinbestekoa da izatea elkar ideia trukaketa zuzena eta gaur egun ezagutzen dugun ordezkaritzako demokrazia erabat aldatzea eta hiritar guztiak parte hartzea egunero hartu behar diren erabakietan ez denetan, baina bai benetan axola zaizkienean eta zentzu horretan ezinbestekoa egiten zaigu partizipazio prozesuak irekitzea batez ere, teknologia berriak erabiliz eta hauen erabile nagusi gazteak izaten direla.

Hautagaiaren inguruko galderak

Orain gai pixkat pertsonalgo batean sartzen, galdetu nahi genizuke zerk bultzatu zintuen zure burua lehendakarigai aurkeztera?
Bueno hasteko hori ez da batek bere buruari egiten dion eskakizuna baizik eta ingurukoek egiten duten proposamena. Ezker Anitza eratu garatu genuenean ni izendatu ninduten koordinatzaile nagusi eta zentzu horretan, ba oso handiak ez diren alderdietan normalean koordinatzailea nagusi den hori gero lehendakari gai izaten da, baita ere Euskal Hauteskundeetan. Beraz, hori izan da pixka bat logika eta batez ere helburu batekin, eta horri buruz hitz egin dugu gaur egun dugun egoera aldatu, daukagun sistema gainditu eta behar gehiago dutenengatik arduratu eta ez dena soluzionatuta duten horiengatik arduratzea.

Zer esango zenioke aurten lehenego aldiz bozkatzen duen gazteriari?
Nik esango niokeena da, ezinbestekoa duela, eraikitzea, kalera ateratzera, protestatzea eta batez ere gazteria dela une honetan egoera aldatu dezakeen bakarra zeren eta bueno, jendeak zahartu ahala, beti ere sistema onartzen doa gero eta arazo gehiago dituela protestatu ahal izateko, kalera atera ahal izateko, beraz hemen iraultza bat nahi baldinba dugu, iraultza ulertuta sistemaren aldaketa bezala edo gazteriak bultzatzen du edo bestela ez du iraultzarik izango. Beraz, ezinbestekoa da sistema aldatzeko garaian gazteak parte hartzea eta aldaketa hori bultzatzea baita.

Azkeneko gadera bezala, Nola baloratuko zenuke euskal klase politikoa edo 1etik 10 zer balarozio emango zenioke?
Lehenik eta behin, nik uste dut ez dagoela klase politikoaren hitza. Klaseri buruz hitzegiten denean,  denak sartzen dira talde berberean eta horrek betiere parekatzen ditu batere erlaziorik ez duten politikak. Niri, Basagoitiren klase berberean sartzen zaidanean, egia esan iraina suposatzen dit. Hortik aurrera, nik uste dut orokorrean, lehendakari gaien inguruan edo alderdi  politikoetan gaudenon inguruan ba gauzka asko daude hobetzeko. Batez ere, ulertzea demokrazia ezin daitekeela izan lau urtean behin bozkatzera joatea, baizik eta kontaktua mantendu egin behar dela, parte hartzea ireki egin behar dela eta nolabait esateko alderdi politikok urteetan zehar, bueno ba ordezkaritza sistema honetan jasan izan dugun subirautza berriro ere gure herriari bueltatu egin behar diogula herriak hartu behar dituen erabakiak baita ere zuzenki hartzeko.